Maider Urretabizkaiaren pintura-erakusketa dago ikusgai Arkupe Kultur Etxean

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko api. 14a, 14:18

Maider Urretabizkaia lazkaotarraren pintura-erakusketa dago ikusgai Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan. Apirilaren 29ra arte ikusi ahal izango dira artista lazkaotarraren lanak.

Guztira hogeita hamar lan inguru daude ikusgai eta azken egunetan jende andana gerturatu da pintura erakusketa ikustera. Oraindik bertatik bertara lanak ikusteko aukera dago, izan ere, hilabete amaieran, hilaren 29an emango zaio amaiera pintura-erakusketari. Astelehenetik egubakoitzera ordutegia honako hau izango da; 10:00etatik 13:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara. Zapatuetan 11:00etatik 13:00etara.

Bere estilo pertsonala espresionismo abstraktuaren barruan kokatzen da. Puntu figuratiboa duten koadro abstraktuak egiten ditu. Bertan erliebeek presentzia handia dute, koadro bakoitza une bakoitzean eskura dituen materialekin osatzen baitu.

Eskarmentu handiko artista 

Arte Ederretan lizentziatu zen Urretabizkaia eta zeramikarekiko interesak bultzatuta, ikastaro gehiago egin zituen 1997tik 2005era arte: Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan, Ampurdako (Girona) L 'Abisbal Zeramika Eskolan, Villadelmulen (Girona), Beasaingo Kutura Etxean, Donostiako "El Taller"-en Tiffany teknika eta Debako Arte Eskolan.

Ondoren, sei urtez Marrazketa Teknikoko irakasle bezala aritu zen Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxeetan. Azkenaldian, aldiz, bere herrian, Lazkaon, denda-tailer propia ireki zuen, lanak sortu eta saltzeko. 

Urte hauetan, hainbat mural egin ditu, besteak beste, sagardotegi eta jatetxeetako zenbait hormatan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak