Gazte Eguneko bazkariko txartelak salgai daude dagoeneko

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko api. 13a, 16:30

Atxabaltako Gazte Mugimenduak antolatuta, Gazte Eguna ospatuko da Apirilaren 29an Aretxabaletan. Eguerdiko gazte bazkariko tiketak gaur jarri dituzte salgai Urbaltzen eta Ezkutun, hamar eurotan. Mural margoketarekin hasi eta aisialdirako tartea hartuz pasatuko dute eguna Aretxabaletako gazteek. Hala, bazkariaz gain, gazte poteo girotua, jolasak, txaranga eta kontzertuak antolatu dituzte.

Apirilaren 29an ospatuko da Aretxabaletan Gazte Eguna, eta dagoeneko egitaraua prest dago. Egun guztirako ekintzak izango dira. Eguerdian egingo den bazkarirako txartelak gaur jarri dira salgai Urbaltz eta Ezkutu tabernetan hamar eurotan.

Ekintza-sorta zabala antolatu dute Atxabaltako Gazte Mugimenduko kideek. Egun guztirako plana 11:30ean hasiko da Herriko Plazan, eta 22:30etan hasiko diren kontzertuekin amaituko da. Berrikuntza gisa, bazkal ondoren bazkaloste musikatua egongo da JB bikotearen eskutik. Horrez gain, gazte jolas erraldoia ere egingo da.

Aretxabaletar eta eskoriatzarrek osatzen duten Oihu! taldeak disko berria aurkeztuko du eta taldearen parte diren Peio Uribetxeberriarentzat eta Iker Urtazarentzat azken kontzertua izango da Apirilaren 29koa. 

Honako hau da prestatu duten egitaraua:

Egitaraua

• 11:30 Gazteen topaketa Herriko Plazan. Ondoren, Mural margoketa.

• 13:30 Gazte poteo girotua egingo dute.

• 14:45 Gazteen argazkia aterako da.

• 15:00 Gazte bazkaria. Txartelak salgai jarri dituzte 10 eurotan, Urbaltz eta Ezkutu tabernetan. Ondoren bazkaloste musikatua, eta jolasak.

• Arratsaldean, 'Izenbarekuak' txaranga gasteiztarrak herriko kaleak girotuko ditu.

• 22:30 Musika kontzertuak: Eten eta Oihu! talde aretxabaletarren kontzertuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak