Excavaciones Arrasate enpresak du lanen ardura, eta 19.698 euroko kostua du BEZa barne. Errodatze-geruza fresatu dute, eta, ondoren, birjarri. Obrak gaur hasi eta amaitu dituzte, eta dagoeneko berreskuratu da ibilgailuen zirkulazioa Basabe jatetxetik Iralabarriko etxebizitzen hasieraraino. Horrez gain, Azbeko ohiko bi autobus geltokiak ere martxan dira.