El Paso herrian hasi eta bukatzen den lasterketa da Reventon Trail, Caldera de Taburiente Parke Nazionala eta Cumbre Vieja Parke Naturala zeharkatzen dituena. Ainara Urrutiak parte hartu duen bigarren maratoia izan da, eta erakustaldia eman du, bigarren emakumezko bizkorrena, Raquel Hernandez Diaz, ordubete eta 40 minutu beranduago iritsi baita.
Domusa Teknik talde gipuzkoarreko korrikalaria sekulako denboraldia egiten dabil, aurtengo laugarren garaipena poltsikoratu baitu, Teruelgo Trail Zoquetesen, Tortosako UEC-eko Cursan eta Zestoako Kobaz Koba Trailen nagusi izan baitzen.