Aretxabaletako 25 urteko gazte bat moto istripuz hil da Vietnamen

Goiena 2023ko apirilaren 8a

Aretxabaletako alkate Unai Elkorok eta Espainiako Atzerri Ministerioak gaztearen heriotza baieztatu dute. Egun batzuk zeramatzan Asia hego-ekialdean bidaiatzen, eta atzo istripua izan zuen motoarekin.

Espainiak Vietnamen duen enbaxada familiarekin harremanetan dago, beharrezko informazioa eta laguntza kontsularra emateko, besteak beste, gorpua aberriratzeko izapideekin laguntzeko. Aretxabaletako Udala ere familiarekin eta Espainiako Atzerri Ministerioarekin harremanetan dago uneotan.

Tristura Ointxe klubean

Arrasateko Ointxe saskibaloi klubeko kide izanik doluminak helarazi dizkio horrek familiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak