Kiroldegia zabalik eta liburutegia itxita datozen egunetan

Mirari Altube Arrese 2023ko api. 5a, 10:28

Ibarra kiroldegiak ez du aterik itxiko egunotan; liburutegiak, ostera, bai.

Aste Santuan, apirilaren 6tik 10era, hain zuzen ere, goizez egongo da zabalik, 09:00etatik 14:00etara. Pazko Astean, berriz, hilaren 11tik 15ra, zapatutako ordutegia izango du: 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Egun horietan ez da taldeko kirol jarduerarik eskainiko, eta hilaren 17an berrekingo diete horiei, astelehenean.

Arkupe kultura etxeko harrera, ostera, zabaldu egingo dute Pazko Astean, goizetan, 09:00etatik 13:00etara. Udal liburutegia, baina, itxita egongo da Aste Santuko zein Pazko Asteko egunetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak