Apirilaren 6an, Eguen Santua, Jaunaren azken afaria izango dute gogoan, 18:00etan; eta hurrengo egunean, Egubakoitz Santua, gorespenak 10:30ean, gurutze-bidea 11:00etan parrokian, eta Jaunaren nekaldiko elizkizuna 18:00etan.
Zapatuan Pazko Gaubeila egingo dute, 19:00etan, eta domekan meza nagusia izango da, 12:30ean.