Manex Arana eta Iker Ortueta aretxabaletarrek aurrez aurre izango dituzte Lazkaoko Natale Aranburu eta Lide Lopez. Joan den astean Zumarragako bikoteari 22-14 irabazita lortu zuten finalerako txartela etxekoek.
Aurretik, infantilen errendimendu txapelketako bigarren mailako finala jokatuko da, baina ez da UDAko pilotaririk izango han. Lazkaoko Estensorok eta Izagirrek jokatuko dute Añorgako Makazagaren eta Pagolaren aurka.
Joan den egubakoitzean jokatutako finalaurrekotan, ostera, Vallek eta Betegik ezin izan zuten mendean hartu Orioko bikote bat: 18-17 galdu zuten.