Athlonen bizkar klinikak hamar urte bete ditu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko martxoaren 26a

Aretxabaletako Ibarra kiroldegian zerbitzua eskaintzen duen Athlonen bizkar klinikak hamar urte bete dituela ospatzeko ekitaldi xumea egin zuten egubakoitzean bezeroekin eta senitartekoekin. Ekitaldi motz bezain umoretsuan hamar urteotako ibilbidea errepasatu zuten.

Urtzi Amianok eta Asier Viterik eman zioten hasiera ekitaldiari eta ondoren Julen Axpe umoregileak girotu eta zuzendu zuen ekitaldia. Azken hamarkada honetan zerbitzuaren bezero izan direnei esker ona adierazi zieten, urte hauetan bertan lanean egondako lankideen esanak entzun zituzten, berezoak ere taula gainera igo ziren eta luntx batekin amaitu zuten ospakizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak