Dantza urbanoez bete dute Ibarra kiroldegia

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko mar. 26a, 09:46

Fun Dantz jaialdiak dantza urbanoa egiten duten taldeen sekulako erakustaldia eskaini zuen beste behin, atzo, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Euskal Herri osoko taldeek parte hartu zuten, junior eta nagusien kategorietan banatuta ikusleen gozamenerako.

Junior kategorian (15 urte azpiko gazteak) hamar taldek parte hartu zuten, eta nagusietan, beste horrenbeste. Guztira 20 talderen eta artista gonbidatu batzuen dantzak eta koreografiak jarraitzeko aukera izan zuten, lepo bete zen Ibarra kiroldegian.

Dantza urbanoari dagokionez euskal Herriko talderik onena egon ziren atzoko jaialdian. Besteak beste, Elements (Santurtzi), B-Breath (Pamplona), Bamboo (San Sebastián) eta The Factory (Bilbao). Gainera, bailarako gazteek ere parte hartu zuten jaialdian Camden akademiatik hainbat taldek parte hartu zuten-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak