Berdintasunaren eta indarkeria sexistaren gainean jardungo du Virginia Imazek, umoretik

Mirari Altube Arrese 2023ko mar. 22a, 17:09

Publiko gazte eta helduarentzako Pronoia clown ikuskizuna –gazteleraz– izango da bihar, martxoak 23, Arkupen, 19:00etan. Virginia Imazek umorez eta samurtasunez aurkeztuko ditu hainbat gai, besteak beste, falozentrismoa, sexismoa hizkuntzan, emakumeen aurkako indarkeria fisikoa eta sinbolikoa, eta berdintasun errealaren eta berdintasun formalaren arteko aldea.

Pronoia da paranoiaren aurkako egoera mentala, eta unibertsoak pertsonen alde konspiratzen diharduela uste izaten da. Hori horrela, Imazek dakarren ikuskizuna itxaropenari egindako kantua da eta poztasuna defendatzera gonbidatzen duen oihua.

Pauxa pailazoa da protagonista eta ikus-entzuleak bere gogoeta zoroen konplize eta lekuko egingo ditu. Harreman osasuntsuak kudeatzeko zailtasunak izango ditu hizpide eta proposatuko du umorea erabiltzea korapilo horiek askatzeko. Berdintasunaren eta indarkeria sexistaren gainean asko badago ere oraindik egiteko, bide horretan emandako urratsak ospatzera gonbidatuko ditu Arkupen elkartutakoak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak