Nerabeendako hainbat ekintza antolatu dituzte apiril hasierarako

Mirari Altube Arrese 2023ko mar. 21a, 16:58

Garazi Barrena musikari arrasatearra.

Bixi programari esker eta gaztelekuen ardurapean Aretxabaletako eta Eskoriatzako 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako bi ekintza antolatu dituzte apirilaren 3rako eta 4rako.

Leixargaratera joatea da asmoa apirilaren 3an, astelehena. Aretxabaletan elkartuko dira 09:30ean, Eroskin, eta Eskoriatzan, 10:00etan, Luis Ezeiza eskolako patioan. Aterpetxera igo eta han bazkalduko dute. Ondoren, bandera jolasean jardun eta 19:00ak aldera etxera itzuliko dira.

Apirilaren 4an, martitzena, ostera Eskoriatzan elkartuko dira, 12:00etan, Fernando Eskoriatza plazan. Patata tortilla lehiaketa egingo dute, eta behin bukatuta, elkarrekin bazkaldu. Arratsalde partean, 16:00etan hasita, Garazi Barrena bakarlariak kontzertua eskainiko du.

Izena emateko epea zabalik izango da martxoaren 26a arte, bi herrietako gaztelekuetan: Aretxabaletakoa: 688 84 38 15 eta Eskoriatzakoa: 688 84 38 21. Telefonoz deitu daiteke edo mezu bat bidali Whatsapp bidez. Izena ematerakoan 5 euro ordaindu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak