Jesus Agirre nagusi Uratz-Aldek antolatutako bola txapelketan

Mirari Altube Arrese 2023ko martxoaren 20a

San Jose eguna ospatzeko Uratz-Alde elkarteak zapatu gauerako antolatutako bola txapelketa Jesus Agirre aramaioarrak irabazi zuen. Haren atzetik geratu ziren Gartzi Gorosabel eskoriatzarra, Sebas Arantzabal elgetarra eta Inaxio Corres aretxabaletarra, elkarteko bazkidea. 29 lagunek hartu zuten parte txapelketan.

Jesus Agirre aramaioarra irabazle, zortzi txirlo botata.

Gartzi Gorosabel eskoriatzarra bigarren sailkatua, sei txirlo botata.

Sebas Arantzabal elgetarra hirugarren sailkatua, sei txirlo botata.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak