Hasi da Gipuzkoako 52. Txirlo Bola Joko txapelketa

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mar. 17a, 14:00

Aretxabaletako taldean Gorka Madinabeitia eta Jose Luis Gorosabel izan ziren onenak, lau txirlo botata. Kepa Urrak bi txirlo bota zituen. Bihar, Bergarako San Joxepe elkartean arituko dira.

Joan den asteburuan hasi zen Gipuzkoako 52. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa, Eibarren, eta han izan ziren UDAko bederatzi kide. Lehen jaurtialdiko txapelduna Garikoitz Rodriguez izan zen. UDAko taldeari dagokionez, Gorka Madinabeitia eta Jose Luis Gorosabel izan ziren onenak, bakoitzak lau txirlo botata. Kepa Urrak, berriz, bi txirlo bota zituen. Zapatu honetan, hilak 18, bigarren jardunaldia jokatuko dute, Bergarako San Joxepe elkarteko bolatokian.

Bihar, Uratz Aldek antolatutakoa

Uratz Alde elkarteko San Jose bola jaurtiketa irekia jokatuko da zapatu honetan Aretxabaletako bolatokian. 22:30ean hasiko da, eta izen-ematea ordubete lehenago irekiko dute. Bost euro ordaindu beharko dira eta sariak honako hauek dira: hiru onenek cava eta ardo botila bana jasoko dute. Horrez gain, lehen sailkatuak 100 euro irabaziko ditu, bigarrenak 50 euro eta hirugarrenak 25 euro. Elkarteko kide onenak ere cava eta ardo botila bana jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak