Gaur izango da Loratu Atxabalta Elkarteak Aste Santuko oporraldirako prestatu dituen Loratix Olinpiadetan izena emateko azken eguna. Azken aukera Ludotekan izango da, 16:00etatik 19:00etara. Asko jota, laurogeita hamar haurrentzat dago lekua. Loratulekuak Lehen Hezkuntzako ume guztiei zuzenduta daude eta ziklo bakoitzeko hogeita hamar ume apuntatu daitezke. Berrogeita hamar euroko kuota ordaindu beharko da, eta bigarren umeak %25eko deskontua izango du; hirugarrena, doan. Apirilaren 3an, 4an eta 5ean izango dira, ordutegi honekin: 10:00etatik 13:00etara. Izena emateko, Loramendiko bulegora jo behar da. Dagoeneko hainbat umek eman dute izena, eta azken egun honetan haur gehiago apuntatzeko gonbita egin dute Loratu Atxabalta Elkartetik.
Hezitzaileen deialdia, itxita
Udalekuetan begirale bezala lan egiteko deialdia atzo amaitu zen. Apuntatzen diren haur kopuruaren arabera, begirale gehiago edo gutxiago beharko dira.