Jaiki elkarteak kaleak girotuko ditu bihar, Aretxarteren ekimenez

Mirari Altube Arrese 2023ko mar. 16a, 09:35
Egubakoitzean kalean izango diren Jaiki elkarteko dantzariak. (Argazkia: Jaiki elkartea)

Herrixan erosiz, eroso... eta ponpoxo! izenaren bueltan performancea egingo dute Jaikiko dantzariek egubakoitzean, 19:00etan hasita; Araba ibilbidetik abiatu eta Durana kale barrenean bukatuko dute lau geldialdi eginda.

Performance ibiltaria eskainiko du Jaiki elkarteak hilaren 17an, Herrixan erosiz, eroso... eta ponpoxo! izenpean. Araba ibilbidean –Dagda taberna parean– abiatu eta Durana kalean bukatuko dute ikuskizuna. "Orain arteko performance handienetakoa izango da. Batetik, hamaika lagun elkartuko garelako dantzan, eta bestetik, lau lekutan egingo ditugulako geldialdiak, besteak beste, Asensio dendako erakusleihoan", adierazi du Maier Etxebarriak, Jaikiko kideak.

Aretxarteren eskaera

Aretxarte merkatarien elkartearen ekimena da. Izan ere, erabaki dute hilabeteko hirugarren egubakoitzetan kaleak girotzeko ekitaldiak antolatzea. "Martxoan izango da lehenengoa eta bertako talde batengana jo dugu hasteko", azaldu du Kristina Hernandezek, Aretxarteko presidenteak. Apirilean ere izango da ekitaldiren bat, hilaren 21ean hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak