Aretxabaletako Abesbatza Avilan egon da pasa den asteburuan, Santa Teresa de Jesusen Kanonizazioaren IV.mendeurrena ospatzen. Zapatu eguerdian abiatu ziren Avilara abesbatzako hogeita zortzi kide, eta arratsalderako iritsi ziren. Iritsi bezain pronto, entsegu bat egin zuten eta ondoren 20:30ean Santa Teresa de Jesuseko Eliza nagusian sakro-kontzertua eskaini zuten. Haien esanetan, elizara bertaratutakoek gozatu ederra hartu zuten kontzertuarekin.
Hurrengo egunean, domekan, 12:30ean, amaiera-meza eskaini zuten, Santa Teresa de Jesuseko basilikan. Meza baino lehen, Inma Miguel Udaleko kultura teknikariaren eta Avilako alkatearen artean opari-trukaketa egon zen. Eliza jendez lepo bete zen eta arrakastatsua izan zen guztiz. Eskainitako mezaren ondoren, bapo bazkaldu eta arratsaldean Aretxabaletarako bidea hartu zuten. Asteburu borobila Aretxabaletako Abesbatzarentzat.
Con el himno del Centenario de Santa Teresa ha concluido la Eucaristía en la Basílica de Santa Teresa de Jesús. Maravillosas las voces de la coral Aretxabaleta Abesbatza.#AñoTeresiano #Ávila pic.twitter.com/36Z8xXyafL
— Año Teresiano (@TeresaJubileo) March 12, 2023