Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu du topaketa, administrazio publikoen, tokiko garapen agentzien eta euskal elkarte sektorialen laguntzarekin, eta helburu du enpresa txiki eta ertainak berrikuntzaren garrantziaz kontzientziatzea, era horretan, "merkatuak gero eta azkarrago planteatzen dituen erronkei" erantzun ahal izateko.
Parte hartu nahi izanez gero, agentziako webgunean dago horretarako aukera. Hau da egitaraua:
- 14:30-15:00. Ongi etorria. Kafea, eta, nahi izan ezkero, Aretxabaletako Lanbide Eskolan bisita, Joseba Beristain zuzendariarekin.
- 15:00-15:10. Aurkezpena. Juan Bautista Ayerbe, Enpresareko zuzendari exekutiboa.
- 15:10-15:55. Nola kudeatu zure ETEaren berrikuntza: autodiagnostikoa, metodologiak eta laguntza-konponbideak.
- Uribarri Goikuria: Innobasque-ko proiektu-arduraduna.
- Olga Gomez: Innobasque-ko proiektu-arduraduna.
- Jon Arregi: AFM Cluster for Advanced and Digital Manufacturing-eko Berrikuntza teknikoa.
- 15:55-16:50. Debagoieneko ETE-en berrikuntza kasu praktikoak.
- Ander Aramburu: Lazpiurko zuzendari nagusia.
- Javier Ibarra: Metagrako Finantza zuzendaria.
- Jean-Philippe Aguerre: Mondragon Assemblyko I+G zuzendaria.
- Amaia Ugalde: Industrias Ugatuko zuzendari nagusia.
- Moderatzailea: Jon Arregi FM Cluster for Advanced and Digital Manufacturing-eko Berrikuntza teknikoa
- 16:50-17:00. Hurrengo urratsak.
- Oihana Agirre: Debagoieneko Mankomunitatea-Garapen Agentziako Enpresa eta Energia teknikaria.
- Juan Bautista Ayerbe: Enpresareko zuzendaria.
- 17:00. Mondragon Assemblyra bisita.