UDAk antolatutako txapelketa joan den asteburuan jokatu zen, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan hain zuzen ere. Herriko bikoteekin batera Elgeta, Oñati, Eibar eta Goierritik etorritakoek jardun zuten nor baino nor gehiago.
Antolatzaileak pozik agertu dira txapelketak eman duenarekin: "Oso ondo joan da guztia; parte-hartzaileak gustura agertu dira eta gu ere bai".