Nagusiak, Zugasti eta Uribetxebarria, final-laurdenetan daude eta Tolosako bikote bat hartu beharko dute mendean aurrera egiteko. Kadeteen mailan bi bikotek jardungo dute: batak Villabonako aurkariak izango ditu eta besteak, Oñatikoak.
Infantilak ere eskuz binakako txapelketa jokatzen dabiltza, eta bigarren mailako bi bikotek etxean izango dituzte partiduak, gaur. Hala, harmailak betetzera gonbidatu dituzte herritarrak.
