Erregularizazioaren aldeko mozioa babestu du udalbatzak

Mirari Altube Arrese 2023ko mar. 10a, 08:57

Mugimendu Feministak aurkeztu zuen migratzaile estatusa administratiboki erregularizatzeko eskaera.

Pertsona Atzerritarren Ohiz Kanpoko Erregulaziorako Herri Ekimen Legegilearen aldeko mozioa aurkeztu zuen Atxabaltako Mugimendu Feministak eguaztenean, martxoaren 8an, egindako ohiko osoko bilkuran.

Migratzaile eta errefuxiatuentzat migratzaile estatusa administratiboki erregularizatzea eskatu zuten egoitza eta lan-baimenak lortzeko. Udalbatzak aho batez  onartu zuen mozio hura, eta, horrela, herri ekimen legegileari babesa erakutsi zion eta beste erakunde batzuetara zabaltzeko konpromisoa hartu zuen.

Zerbitzuen kontratu luzapena

Bestetik, Gizadi Laguntza Zerbitzuak enpresari etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratua beste urtebete luzatzea ere onartu zuen udalbatzak. Baita Ibarra kiroldegian ematen diren hainbat zerbitzuren kontratua Athlon Kooperatibari luzatzea ere; besteak beste, kirol jardueren, sorosle zerbitzuaren, fitness gelako aholkularitza zerbitzuaren eta mantentze-lanen ardura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak