Datorren astelehenean irekiko da II. Ikazkin Traileko izen-ematea

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mar. 23a, 11:00
Iaz, Ainara Urrutia aretxabaletarra helmugara iritsi zen lehen emakumezkoa.

Datorren astelehenean, hilaren 27an, zabalduko da II. Ikazkin Trailean izena-emateko epea. Aurten, irailaren 9an jokatuko da mendi lasterketa, eta pasa den urteko ibilbide bera izango du. Izen-ematearen kostua 25 eurokoa izango da.

Iazko harrera beroaren ondoren, berriro dator UDAk antolatzen duen II. Ikazkin Trail mendi lasterketa. Eta motorrak berotzen hasteko, izen-ematea, martxoaren 27an, astelehenean zabalduko da. 25 euro balioko ditu inskripzioak eta lasterketa irailaren 9an jokatuko da. RockTheSport kirol webgunearen bitartez apuntatu beharko da. Izena emateko azken eguna irailaren 3a izango da.

Pasa den urtean, emakumezkoetan, Ainara Urrutia aretxabaletarrak irabazi zuen lasterketa (02:06). Podiuma osatu zuten bigarren postuan Sara Peña oriotarrak (02:14) eta hirugarren postuan Garazi Abasolo aretxabaletarrak (02:25).

Gizonezkoetan, bizkorrena Aitor Zunzunegi legorretarra izan zen (01:51). Bigarren izan zen Igor Olalde aretxabaletarra 01:56:16ean iritsiz, eta hirugarren postua Jon Vegas aguraindarrak eskuratu zuen (01:56:49). 

Iazko ibilbide bera

Pasa den urtean lasterketak izan zuen arrakastaren ondoren, ibilbidea berdina izango da bigarren edizio honetan. Hogeita bat kilometro ditu probak, 1.200 metroko desnibela, eta bost puntu-jan egongo dira. Hona hemen puntu-janak:

  • 3,5. kilometroan, edaria, Areantza auzoan.
  • 7. kilometroan, edaria, Kargalekun.
  • 10. kilometroan, edaria eta jana, Degurixan.
  • 13,7. kilometroan, edaria, txabolan
  • 20. kilometroan, edaria, Urkulu urtegian.

Dagoeneko antolatzaileak hasi dira II. Ikazkin Trail mendi lasterketaren kartela sare sozialetan hedatzen. Honako hau da: 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak