'Irati' filma berriz emango dute aste bukaeran

Mirari Altube Arrese 2023ko mar. 7a, 16:57

Kepa Errasti aktore aretxabaletarra filmeko une batean. (Argazkia: David Herranz)

Herritar asko geratu dela Irati filma ikusi ezinik jakinda datorren egubakoitzetik astelehenera bitartean lau emanaldi gehiago eskainiko dituzte.

Hona hemen Irati filmaren emanaldien ordutegia:

  • Martxoak 10, egubakoitza: 19:30
  • Martxoak 11, zapatua: 22:00
  • Martxoak 12, domeka: 21:30
  • Martxoak 13, astelehena: 19:30

Dena den, aurretik iragarritako filma ere emango dute: Almas en pena de Inisherin.

Hona hemen ordutegia:

  • Martxoak 10, egubakoitza: 22:00
  • Martxoak 11, zapatua: 19:30
  • Martxoak 12, domeka: 19:30
  • Martxoak 13, astelehena: 16:00

Umeek, ostera, Galiako bikote ezagunenaren abenturak izango dituzte: Axterix y Obelix y el Reino Medio. Zapatuan eta domekan emango dute, 17:00etan.

Edozein filmetarako sarrerak online eros daitezke: hemen. Helduendako prezioa da 5 euro (astelehenean, 3 euro) eta umeendako, 3 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak