Badatoz berriro ere 'Loratulekuak'

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mar. 7a, 17:02

Pasa den urteko 'Loratulekuen' amaiera ekitaldia Kurtzebarri Eskolako kantxan. Iturria: Loratu

Aste Santutako oporraldiei begira, 'Loratix' izenpean Loratulekuak antolatu ditu Loratuk. Apirilaren 3, 4 eta 5 egunetan izango dira. 

Lehen Hezkuntzako haurrentzako zabaldu dute eskaintza, baina, plaza mugatuak daude. Izen ematea Loramendiko bulegoan (Durana kalea, 11) presentzialki egin beharko da, martxoaren 8tik 16ra bitartean, 11:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00era. 

Berrogeita hamar euroko prezioa izango dituzte aurtengo Aste Santutako udalekuek. Bigarren umeak %25eko deskontua izango du, eta hirugarrena dohainik. Edozein zalantza izanez gero, harremanetan jartzeko hainbat bide jarri dituzte; Email bitartez, loratu@loramendielkartea.eus eta telefonoz 747421869 zenbakira.

Begirale bila

Hezitzaileentzako deialdia ere luzatu dute. Begiraleak behar dira apirilaren 3tik 5era Loratix loratulekuetan hezitzaile bezala lan egiteko. Izena emateko galdetegi hau bete beharko da. Ezinbestekoa da adin nagusikoa izatea, eta euskara menperatzea. Monitore titulua edukitzea baloratuko da, eta Loratun lan esperientzia izatea. Bukatzeko, kontutan edukiko da aretxabaletarra izatea eta Loratun iraganean edukitako lan balorazioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak