Erlijio-musika emanaldia eskainiko du Aretxabaleta Abesbatzak, domekan

Mirari Altube Arrese 2023ko mar. 2a, 17:45

Santa Teresaren jaiotzaren V. mendeurrena dela eta martxoaren 12an Avilan emango duen kontzertua gertatzeko izango da.

Santa Teresaren kanonizazioaren 400 urteak ospatzeko egingo den elizkizunera gonbidatu dute Aretxabaleta Abesbatza. Martxoaren 12an izango da Avilan,
eta aurreko egunean beste kon
tzertu bat emango dute eliza berean.

Elizkizun hori prestatzen dihardu azken asteotan, eta domekan, martxoaren 5ean, Aretxabaletako parrokian (19:00) eskainiko du gertatutakoa.
Gregoriano kantuak izango
dira ardatz eta, besteak beste, abestuko dituzte Veni creator spiritus ereserkia, Media vita Garizumako errespontsua eta Congaudeant (Kalixtino kodexa).

Kontzertua borobilduko dute beste erlijio-abesti batzuekin; Maestra de la luz Santa Teresaren ereserkia, A Cristo crucificado sonetoa eta Cántico espiritual.

Jose Luis Franzesena organo-jole azpeitiarrak egingo die lagun ekitaldian eta bakarlariak honako hauek izango dira: Mariatxen Urkia, Mari Carmen Etxeandia eta Maider Garai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak