'Irati' filma emango dute aste bukaeran; domekan Kepa Errastik aurkeztuta

Mirari Altube Arrese 2023ko otsailaren 28a

Kepa Errasti 'Irati' filmeko une batean.

Paul Urkijok zuzendutako eta Goya sarietan bost izendapen izan dituen Irati filma Arkupera iritsiko da asteburuan. Egubakoitzean (22:00), zapatuan eta domekan (19:30) eta astelehenean (16:00) ikusteko aukera izango da, eta domekako emanaldia, Kepa Errasti aktore aretxabaletarrak aurkeztuko du, filmean parte hartu baitu.

Emanaldietarako sarrerak martxoaren 1ean jarriko dituzte salgai online –www.aretxabaleta.eus– eta Arkupeko leihatilan. Hona hemen emanaldiak:

  • - Martxoak 3, ostirala: 22:00etan.
  • - Martxoak 4, larunbata eta 5, domeka: 19:30ean.
  • - Martxoak 6, astelehena: 16:00etan.

Emanaldi guztiak euskaraz izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin.

Filmeko protagonistak dira Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Ramon Agirre eta Itziar Ituño eta Kepa Errastik ere hartu du parte.

Goya sarietako izendapenez gain, Sitgeseko Nazioarteko Fantasiazko Zinemaldiko ikusleek ematen duten film onenaren Sari Nagusia eta sail ofizialeko Efektu Berezi Onenen Saria irabazi ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak