Ixadebalde azoka martxoaren 2tik 4ra egingo du Aretxartek

Mirari Altube Arrese 2023ko ots. 28a, 11:59

Herriko zazpi dendak –Asensio, Belar Meta, Kilima, Almila Shop, Amaia ume denda, Almila Shop, Tak, Zubia– neguko jeneroa prezio ezin hobean jarriko dute herritarren eskura; Hankabeltz urdaitegiak, ostera, jatekoa eskainiko du. Eguenean eta egubakoitzean goizez eta arratsaldez izango dira postuak kalean, eta zapatuan, eguerdira artean.

Hamabigarren urtez dator Aretxarte merkatarien elkarteak antolatutako Ixadebalde merkealdien azoka. Zortzi merkatarik hartuko dute parte eta martxoaren 2tik 4ra bitartean jarriko dituzte postuak denden aurrealdeetan; eguenean eta egubakoitzean goizez (10:00-13:00) eta arratsaldez (16:30-20:00) eta zapatuan eguerdira bitartean (10:00-14:00).

Denboraldiari bultzada

Arropak, oinetakoak eta osagarriak eskainiko dituzte zazpi dendak, eta zortzigarrenak, Hankabeltz urdaitegiak, jatekoa izango du salgai. "Urtero legez, udazken eta negu partean dendan geratutako jeneroa aterako dugu, prezio ezin hobeekin; mauka politak egongo dira", adierazi dute merkatariek. Eta azokarekin bultzadatxo bat eman gura diote denboraldi bukaerari. Eguraldi ona lagun izatea gurako lukete baina hala ez balitz karpekin babestuko dituzte postuak.

Bonuen zozketa

Bezeroei eskerrak emateko 100 euroko lau bonu zozketatuko dituzte: "Guk uste dugu herritarrek gustura hartzen dutela urtean birritan egiten dugun azoka; ea oraingoan ere harrera ona egiten diguten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak