Azken egunak Emakumezkoen Frontenis txapelketan izena emateko

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko ots. 24a, 16:16

VIII. edizioko txapeldunak eta txapeldun ordeak. Iturria: UDA

Martxoaren 4ean eta 5ean jokatuko da txapelketa. Hurrengo asteartea, hilaren 28a, izango da izena emateko azken eguna. 

Emakumeen Nazioarteko Eguna baino lehen, UDAk IX. Emakumezkoen Frontenis Txapelketa antolatu du martxoaren 4rako eta 5erako. Urtero lez, Iturrigorri pilotalekuan jokatuko da eta izena emateko helbide honetara idatzi beharko da: emakumeenfrontenisaUDA@gmail.com.

Apuntatzeko azken egunak dira honako hauek, izan ere, izena emateko epea otsailaren 28an amaituko da. Parte hartzeko hamar euro ordaindu beharko dira lehen neurketa jokatu baino lehen. Bikote irabazleari bertako produktuekin egindako saskia eta txapela emango dizkiote. Bederatzigarren aldiz jokatuko da torneoa herrian eta dagoeneko errotua dagoen egitasmoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak