Dagoeneko hainbat proposamen eta ideia jaso dituzte, eta oraingoan, Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak zehaztuta uztea da asmoa. Euskal Herriko Mugimendu Feministak aldarrikatutako Denon bizitzak erdigunean leloaren bueltako lanketari emango zaio haizea egun horretan. Horregatik, agerian utzi gura dira zaintza motak, eta, era berean, gogoraraziko dute "dena aldatzeko zaintza sistema irauli behar dela".