Herritarren proposamenak jasotzeko mahaiak jarriko ditu Podemosek

Maiatzeko udal eta foru-hauteskundeetara begira programak osatzeko herritarren ekarpenak jaso gura ditu Podemos Euskadik. Horretarako, Mitarte kalean izango dira zapatuan, 11:30etik 12:30era bitartean.

Partaidetzako programak izeneko jardunaldiaren baitan herritarren kezkak eta beharrak ezagutu gura dituzte, haien arazo eta eskaerei "irtenbide eraginkorrak" eskaintzeko. Horretarako, hainbat herritan hautetsontziak jarriko dituzte herritarren proposamenak jasotzeko. Ondoren, horiek aztertu egingo dituztela adierazi dute programan sartu ahal izateko.

Ekimen horren barruan Podemos Euskadiren proposamen nagusiak jasotzen dituen liburuxka bat ere banatuko dute etxeetara. Bertan, herritarrak animatzen dituzte QR kode baten edo helbide elektroniko baten bidez, batzarretarako proposamenak bidaltzera.

Podemos Euskadik uste du jendearen ekarpenak batuta, "bidezkoagoa" den herri bat lor daitekeela: "Guztion artean bat eginez gero, hiri demokratikoagoa lor daiteke, herritarrek beren burua erakundeetan ordezkatuta ikusten duten, gardentasunean eta herritarren benetako partaidetzan oinarritutako kudeaketatik abiatuta".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.