Eguenean Iker Pirisek kontzertua eskainiko du Arkupen

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko otsailaren 20a

Iker Piris gitarra jotzen. Iturria: Iker Piris

Eguenean, hilaren 23an, Iker Piris bluesman tolosarrak kontzertua eskainiko du Zaraia aretoan. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrerak bost euro balioko du. 

Iker Pirisek kontzertua eskainiko du eguen honetan Arkupeko Zaraia Aretoan, 19:00ean. Oraingo honetan, boogie-woogiean aditu den Nirek Mokar gazte paristarra izango du lagun. Pirisek gitarra izan du bidelagun urte hauetan guztietan eta kontzertuak eskaintzen aritu da azken hogeita bost urteetan. Hamar urte eman zituen The Romanticos taldean eta 2019an bakarkako diskoa atera zuen, Solo izenekoa. Oholtza partekatuko du artista ezagunekin; besteak beste, Paul Orta eta Mingo Balaguerrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak