Durana kalea jendez lepo bete da aurtengo mozorro desfilearekin gozatzeko asmoz, eta baita gozatu ederra hartu ere. Bikingoak, zirkuko artistak, Alaska eta Mario, Ameriketatik etorritako motorzaleak, astronautak, erleak, Got Talent saioko protagonistak... askotariko mozorro eta karrozekin girotu dute urteko festa egun koloretsuena. Aurten, gainera, Oñatiko primadia ere Aretxabaletan izan da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.