Dantzariek lapurtu dute protagonismoa Egubakoitz Argal jaian

Txomin Madina Milikua 2023ko ots. 17a, 22:01

Leizarra Musika Eskolako zortzi dantza taldeetako kideek, guztira ehun dantzaritik gora, hartu dute parte Egubakoitz Argal jaian. Lapurrez mozorrotu dira eskaini dute ikuskizuna.

Txistularien, trikitlarien eta gaiteroen laguntzarekin, euskal dantza tradizionalekin osatutako ikuskizuna eskaini dute gaur arratsaldean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian Leizarra Musika Eskolako dantza taldeetako kideek.

Zortzi dantza talde daude guztira Leizarra Musika Eskolan, eta horietan, ehundik gora haur, gazte eta ez hain gazte dabiltza. Izan ere, txikienen taldean bost urteko neska-mutikoak dabiltza, eta gurasoen taldea ere badago. Denak mozorrotu dira lapurrez gaurko ikuskizunerako, eta bertaratutakoei txalo zaparrada ugari ostu dizkiete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak