Emakumezkoen Frontenis txapelketa, martxoaren 4 eta 5ean

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko ots. 16a, 12:17

VII. Emakumezkoen Frontenis txapelketan parte hartu zuten bi bikote. Iturria: UDA

Beste urte batez, UDAk Emakumezkoen Frontenis txapelketa antolatu du. Martxoaren 4 eta 5ean izango da eta apuntatzeko emakumeenfrontenisaUDA@gmail.com helbidera idatzi beharko da. 

Emakumeen Nazioarteko Eguna baino lehen, UDAk IX. Emakumezkoen Frontenis Txapelketa antolatu du martxoaren 4rako eta 5erako. Urtero lez, Iturrigorri pilotalekuan jokatuko da eta izena emateko helbide honetara idatzi beharko da: emakumeenfrontenisaUDA@gmail.com. Apuntatzeko azken eguna otsailaren 28a izango da. Parte hartzeko hamar euro ordaindu beharko dira lehen neurketa jokatu baino lehen. Bikote irabazleari bertako produktuekin egindako saskia eta txapela emango dizkiote. Bederatzigarren aldiz jokatuko da torneoa herrian eta dagoeneko errotua dagoen egitasmoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak