Umoretik kontatutako 'Cenicienta' antzezlana dakar Ortzai konpainiak Arkupera

Mirari Altube Arrese 2023ko otsailaren 15a

'Cenicienta' antzezlaneko une bat. (Argazkia: Ortzai)

Publiko orori egokitutako Cenicienta ikuskizuna eskainiko du Ortzai konpainia gasteiztarrak egubakoitzean, Arkupen (19:00). Ipuin klasiko ezagunaren parodiak hainbat sari jaso ditu estreinatu zenetik.

"Ez da umeei eskainitako lana, edonorendako baizik. Eta ikusleak harritu eta hunkitu egingo ditu, beste herri askotan gertatu den legez", adierazi dute konpainiako kideek. 2007an estreinatu zuten eta ordutik hona "publikoak zein kritikak aintzat hartu" duen lana. Izan ere, hainbat adinetara egokitu dute, "umorea eta goxotasuna" erabilita.

Ortzai aurretik ere egondakoa da Aretxabaletan ¿Y ahora? Eta orain? lanarekin. Oraingoan, Iker Ortiz de Zarate, Teresa Ibañez, Idoia Rebollo, Eduardo Suso eta Carlos Larrea izango dira oholtzan, "urrutiko erreinu batera" eroateko gertu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak