Euretako batzuk telebistaren proiektua lantzen ari dira eskolan, eta Goienako instalazioak bertatik bertara ezagutu dituzte. Lehendabizi, erredakzioan izan dira; besteak beste, kazetarien eta diseinatzaileen lana ezagutu dute. Ostean, telebista saio bat grabatzeko beharrezkoak diren urratsak zeintzuk diren errepasatu dituzte.