Aratusteetako txapelketarekin bola-denboraldiari ekiteko gertu

Mirari Altube Arrese 2023ko otsailaren 13a

UDAko bola-taldeak txapelketa antolatu du zapaturako. Arratsaldean, 16:30ean, gazteen txanda izango da, eta gauean, 22:30ean, helduena. Bolatokia irekiko dute jaurtiketak hasi baino ordubete lehenago eta bertan eman beharko da izena (10 euro).

Denboraldiko lehen txapelketa izango da, eta helduena gauean egitea erabaki dute aurten, jende gehiago elkartuko delakoan. Txirlo gehien botatzen dituzten lehen bostek sariak jasoko dituzte; hona hemen:

  • 1.: 100 euro eta urdaiazpikoa.
  • 2.: 75 euro eta paletilla.
  • 3.: 50 euro.
  • 4.: 30 euro.
  • 5.: 20 euro.

Arratsaldean, ostera, bi talde egingo dituzte adina kontuan hartuta: infantilak eta gazteak.  Horiek ere sariak jasoko dituzte:

Infantilak:

  • 1.: 10 euro eta garaikurra.
  • 2.: 5 euro eta kamiseta.
  • 3.: 2 euro.

Gazteak:

  • 1.: 20 euro eta garaikurra.
  • 2.: 10 euro eta kamiseta.
  • 3.: 5 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak