Sute txiki bat izan da Larrinon, Gorostigain mendian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko otsailaren 12a

Suhiltzaileak basoan lanean, gaur, Larrinon.

16:10ean jaso du abisua Ertzaintzak; suhiltzaileak joan dira hara eta 17:30erako sua itzali dute. Ez da kalte pertsonalik egon.

Auzotarrak konturatu dira Gorostigain izeneko mendi gaintxotik kea irteten zela. Abisua pasa dute eta Ertzaintza eta suhiltzaileak joan dira hara. Suhiltzaileek kontrolpean hartu dute sua 17:30erako.

Auzotarrek emandako informazioaren arabera hektarea laurden erre da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak