Zestoan jokatu dute gaur Kobaz Koba Trail proba: bi lasterketa hartzen ditu bere baitan, 15 kilometroko Artzei Bidea eta 25 kilometroko Zaldei Bidea.
15 kilometroko lasterketan Ainara Urrutia aretxabaletarra izan da azkarrena. Helmugara sartzeko 1.21.31ko denbora behar izan du Urrutiak; bigarrena Irati Larrañaga –1.26.26 –izan da eta hirugarrena Ane Elzaurdia –1.26.31–. Gizonezkoen kategorian Dani Lopez de Mendiguren nagusitu da.
Zaldei Bidea
25 kilometroko lasterketan, gizonezkoetan, Iñigo Uribeetxeberria izan da azkarrena 2.13.46ko denborarekin; eta, emakumezkoetan, Sara Peña 2.40.40 denborarekin.