Aratusteetarako ilusioa piztu du Txapel Txinek Aretxabaletan

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko ots. 11a, 16:53

Dagoeneko ate-joka dituzte Aratusteak Aretxabaletan eta, ohiturari jarraituz, Txapel Txin egunarekin berotu dituzte motorrak. Erraldoi eta gaiteroekin kalejira egin dute lehenik eta ostean, plazan elkartu dira. Txapel Txinek furgoneta gainetik egin du pregoia, aretxabaletar guztiei Aratusteetaz gozatzera animatuz eta haurren irribarrea sorraraziz. Gaurko egunak emandako guztia, astelehenean, Goiena telebistako Hemen Debagoiena saioan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak