Zaintzaile-lanaren aitortza ekitaldia egin zuten ALEn. Hitzaldia, ikasleen bizipenekin osatutako solasaldia, musika eta bertsoak izan zituzten "giro goxoan". 40 bat lagunek hartu zuten parte eta ekitaldian izan ziren Aretxabaletako Udaleko Gizartegintza Saileko zinegotzi Karmele Uribarri eta ALEko zuzendari Joseba Beristain, besteak beste.
Zaintza arloko lau ziurtagiri profesional dituzte abian Aretxabaleta Lanbide Eskolan gaur egun eta hainbat herrialdetako ikasleak dihardute horietan. "Egunerokoan beraien bizipenak partekatuz, egiten duten lanaren aitortza beharrezkoa zela konturatu ziren Erizaintza-arreta mintegiko irakasleak", adierazi dute ALEtik.
Hala, zaintza kateen ikerkuntzaren gaineko hitzaldia eskainita Oihane Pildainek eman zion hasiera, eta ondoren, lau testigantza entzun zituzten. Musikarekin eta bertsoekin girotu zuten ekitaldia eta bukaera emateko zaintzaile bakoitzari aitortza egin zioten.


ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.