Senior mailako Gipuzkoako karate txapelketa jokatu da Ibarra kiroldegian

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko otsailaren 5a

Karatekaz josi da gaur Aretxabaletako Ibarra kiroldegia, Gipuzkoako karate txapelketa jokatu baitute, senior mailan. 82 pertsona inguruk hartu dute parte, eta, aurten, baita kadeteek ere.

Aretxabaletakoez gain, txapelketan aritu dira Azkoitiko, Oñatiko, Errenteriako, Bergarako, Arrasateko, Irungo, Hondarribiako, Pasaiako eta Donostiako karatekak ere. Eta zehazki, kata eta kumite modalitateetan jardun dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak