Senior mailako Gipuzkoako karate txapelketa jokatuko da domekan, kiroldegian

Mirari Altube Arrese 2023ko ots. 1a, 14:34

Hainbat herritako kirolariak elkartuko dira otsailaren 5ean, domekan, Ibarra kiroldegian Gipuzkoako karate txapelketa jokatzeko, senior mailan; 10:00etan hasiko da. Aurten, gainera, kadeteek ere hartuko dutela parte jakinarazi dute eta guztira 82 inguru izango dira.

Aretxabaletakoekin batera jardungo dute Azkoitia, Oñati, Errenteria, Bergara, Arrasate, Irun, Hondarribi, Pasaia eta Donostiako karatekek. Kata eta kumite modalitateetan jardungo dute nor baino nor gehiago.

UDAkoen artean sei karateka izango dira; senior mailan, Joanna Perez –kata eta kumite–, Odei Vazquez –kumite– eta Alex Elortondo, para-karateka kategorian; eta kadete mailan, Iñigo Uribeetxeberria, Lander Cebrino eta Joane Blazquez –kata eta kumite–.

UDAk gonbidatu ditu herritarrak karatearekin gozatzera: "Aukera paregabea da kiroldegira hurbiltzeko eta gertuagotik ikusteko karatea zer den".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak