Prestatu dute Txapel Txin egunerako egitaraua

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko urtarrilaren 30a

Txapel Txin umeak agurtzen, iaz.

Otsailaren 11n ospatuko dute aurten aretxabaletarrek Txapel Txin eguna. Kalejirak, pregoia eta jatekoa izango dira protagonista, beste behin. Musika ere egongo da Elektrotxorongo elektrotxaranga eta Bixentak taldeen eskutik.

Zabaldu da dagoeneko Txapel Txin 2023ko egitaraua. Aurten, otsailaren 11n ospatuko da, zapatuan. Hona hemen Karnabalen Lagunak eta Aretxabaletako Udalak prestatu duten egitaraua:

  • 12:00: Kalejira gaiteroekin eta erraldoiekin.
  • 13:00: Txapel Txinekin kalejira eta pregoia. Ibilbidea: Arkupe, Herriko Plaza, Durana kalea, Mitarte kalea eta Herriko Plaza.
  • 19:00: Elektrotxorongo elektrotxarangarekin kalejira eta Txapel Txinekin parranda.
  • 21:00: Bixentak taldearen kontzertua Mitarte kalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak