Bazkari 'golfo'-rako txartelak salgai jarri orduko agortu dira

Mirari Altube Arrese 2023ko urtarrilaren 28a

Orain dela hiru urte egindako bazkari ‘golfoa’. (Argazkia: @txapeltxin)

Aratuste-domekako bi herri bazkarietarako txartelak gaur jarri dituzte salgai eta bazkari golfo-rakoak hamabost bat minututan bukatu dira. Kiroldegian egingo den bazkarirako, ostera, 130en bat geratzen dira.

Kixkor eta Urbaltz tabernetan saldu dituzte bazkari golfo-rako txartelak eta sekulako ilarak sortu dira eskuratzeko. 400 txartelak instant batean agortu dira eta hainbat kuadrilla geratu dira barik.

Ibarra kiroldegian egingo den bazkariko txartelak Arkupen jarri dituzte salgai, 600 guztira, eta goizean goiz joan dira herritarrak, nahiz eta leihatila 10:00etan zabaldu. 130en bat geratzen ziren oraindik eguerdian eta astelehenetik aurrera erosi ahal izango dira horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak