Huhezinema jaialdiko sariak banatuko dituzte gaur

Mirari Altube Arrese 2023ko urt. 27a, 11:22
'Mari' filma aurkezten. (Argazkia: @huhezinema)

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko laugarren mailako ikasleen eskutik etorri da hamaseigarren Huhezinema film laburren jaialdia eta hiru eguneko egitarauari bukaera emango diote gaur, egubakoitza, sari banaketa ekitaldiarekin.

Lehiaketara 84 lan aurkeztu ziren eta horietatik 32 hautatu dituzte finalerako, hiru sailetan banatuta: Ikasle Sailean hamar finalista daude, Bideoklip Sailean hamabi eta Sail Ofizialean beste hamar. Azken sail horretako lanak, hain zuzen ere, gaur bazkalostean –14:30ean eta 16:45ean– erakutsiko dituzte eta iluntzean, 19:00etan, sari banaketa ekitaldia izango da. Lan horien egile asko elkartuko dira Arkupen.

Sail Ofizialeko finalistak:

  • Cuerdas (Estibaliz Urresola Solaguren)
  • Lanbroa (Aitzol Saratxaga)
  • 36 (Ana Lambarri Tellaeche)
  • Muga (Eñaut Castagnet)
  • Los dias que (nunca) fueron (Pedro Rivero eta Kevin Iglesias Rodriguez)
  • Our voices (Natxo Leuza)
  • Irrits (Maider Oleaga)
  • Hondarrak (Paula Iglesias eta Marta Gomez)
  • Erlojupekoa (Leire Egaña)
  • Siempre lunes (David Gonzalez Rudiez)

Ikasle Saileko finalistak:

  • Muskil (Marina Perosanz Moral)
  • Mitxoletak (Javier Elizalde Benitez)
  • Hogei (Ainhoa Mariscal)
  • Ni horrelakoa naiz (Ane Aranguren Ubierna)
  • Polita (Eneko Muruzabal Elezcano)
  • Sorioneku (Javier Elizalde Benitez)
  • Izengo giñena (Galder Aretxaga Minova)
  • Estampado (Gerardo Tomé Lasa)
  • Nahar (Beñat Goia Ziganda eta Iraia Irazusta)
  • Agara (Jon Santos )

Epaimahai ofiziala hiru kidek osatu dute: Andoni Imaz kazetariak, Nagore Eceiza film zuzendariak eta Kepa Errasti aktore eta gidoilari aretxabaletarrak. Huhezinema sari nagusia emango dute haiek, baita beste sailetan bina sari ere. Mundukide gobernuz kanpoko erakundeak, ostera, sail bakoitzean sari bana emango du, azken urteetan legez, eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek Vertigo Saria banatuko dute. Aurten, lehenengoz, gainera, Senior Saria emango du erretiratuz osatutako epaimahai batek. Guztira, 4.000 euro baino gehiago banatuko dituzte.

Jaialdiari amaiera jai giroan emango diote: lehenengo, ElektroPottotte elektrotxaranga ibiliko da kalean (21.30), eta ondoren, Julen DJa izango da Ezkutu tabernan (23:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak