San Sebastian eguna gogoan, danborrak airean

Mirari Altube Arrese 2023ko urtarrilaren 20a

Kurtzebarri eskolako 2 eta 8 urte arteko neska-mutikoek, eta hainbat ikasleren aitona-amona taldetxo batek, danbor hotsekin bete dute Herriko Plaza gaur; 200 danborrari inguru izan dira. Pandemia ondoren, jendaurreko emanaldia berreskuratu dute, eta eguraldia lagun, inguruak bete egin dira San Sebastianen martxa, Erretreta eta Tatiegi doinuak gertutik jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak