2023/01/28 10:00

Bestelakoak

Aratusteak: herri bazkarirako txartelak salgai

Aratusteak: herri bazkarirako txartelak salgai
Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta

Aratuste-domekan, Udalak antolatuta, Ibarra kiroldegian egingo den herri bazkarirako txartelak salduko dituzte –600 guztira–. Helduen prezioa da 22 euro eta umeena –14 urte arte– 14 euro.

Kuadrillako kide guztien izen-abizenak eman beharko dira, baita taldeko arduradun baten telefono zenbakia ere. Bazkarirako txartelak kreditu-txartelarekin ordaindu beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak