Astelehenetik aurrera itxita egongo da Arkupeko eraikinaren alboko tunela

Mirari Altube Arrese 2023ko urt. 13a, 16:26

Arkupeko eraikinaren ondoko tunela.

Azken txanpan sartuko dira Santakurtz kaleko lanak datozen asteetan. Obrak aurrera doaz Exprex tabernaren aurrean dagoen eremuan eta Kurtzebarri eskola inguruan, eta ondorioz, astelehenetik aurrera aldaketak izango dira berriro zirkulazioan. Hala, Arkupeko eraikinaren ondoko tunela itxi egingo da.

Santakurtz kaletik Otalora kalera joateko aukera izan dute ibilgailuek azarotik, baina behin hori itxita, Basabeko biribilgunetik sartzen diren autoek tuneleraino bakarrik joan ahal izango dute aparkatzeko eta garajeetara sartzeko. Era berean, obrak egiten diren bitartean, bideak norabide bikoitza izango du autoen sarrera eta irteera ahalbidetzeko.

Bestalde, Arkupe kultur etxearen atzeko partean dagoen aparkalekura Otalora kaletik sartu beharko da. Aldaketa horiek iraungo dute Santakurtz kalearen berrurbanizazioa amaitu arte.

2022ko urtarrilean hasi zituzten Hornidura eta Saneamenduko Plan Bereziaren (PEAS) lanak eta Udalak Sasoi Eraikuntzak enpresari esleitu zizkion lanak, 2.042.500 euroan. Hornidura eta saneamendu sareak ordezkatzea eta kalea berriz urbanizatzea dira proiektuaren oinarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak