Udaberri saria jokatzen hasiko dira herriko pilotariak

Mirari Altube Arrese 2023ko urt. 12a, 16:07

Aretxabaletako pilotariak Gabonetako txapelketa jokatzen.

Eskuz binakako lehenengo faseari dagozkion lau partidu izango dira egubakoitzean, Iturrigorri pilotalekuan, 19:00etan hasita.

Aste bukaeran emango diote hasiera eskuz binakako Udaberri Saria pilota txapelketari eta Aretxabaleta kirol elkarteko hainbat jokalarik jardungo dute nor baino nor gehiago; horien artean, hiru partida Iturrigorri pilotalekuan izango dira (19:00).

Lehenengo jardunaldia etxean jokatuta hasiko dute kadete mailako bi bikotek: Manex Aranak eta Iker Ortuetak Lazkaoko Lapke elkartekoak izango dituzte aurrez aurre eta Xabat Otazuk eta Markel Errastik, Azpeitiko Ilunpe elkartekoak. Nagusiek ere, Aritz Zugastik eta Joxe Uribetxebarriak, etxean jokatuko dute; legazpiarren aurka, hain zuzen ere.

Horiez gain, infantil mailakoek Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketari ekingo diote.

Bi partida kanpoan

Etxetik kanpora ere izango dituzte partiduak beste hainbatek: kadeteak Tolosara joango dira eta infantilak, Oñatira eta Amezketara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak